XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Guk hona ekarri ditugun baino adibide gehiago ekar daitezke.

Hiribarrenen argitaratu zein argitara gabeko izkribuetan badaudeke -kidin formadun gehiago.

Uste izan dugu, era berean, Diharasarriren lan agertu zein agertu gabeetan ere izango direla horrelakoak.

Hiribarrenen testuetan aurkitu ondoren hainbat -kidin forma, Diharasarriren zenbait lan irakurri ditugu bururen buru.

Aztertutako lanak edo liburuak Maiatzeko liburu berria, San Antonio Paduakoa, Giristino legea laburzki eta Mariaren haurren escu liburu mardula izan dira.

Argitara zituen liburu gehienak irakurri arren, ez dugu aurkikuntza handirik egin. Adibide bat bera ere ezin izan dugu gehitu orain arteko zerrendan.

Ekidin ere -kidin atzikiaz hornitua dagoenez ez du inoiz deklinabide atzizkirik onartzen.

Aditz formak ere ezinezkoak ditu.

Ekidite, ekidingo eta abar ezinezko formak dira berez. Ondorio gehiago atera daiteke? Harrigarria badirudi ere Laurent Diharassarry ere Sarakoa da, aurreko bi mendeko Axular, Harizmendi eta Haramburu bezalaxe.

J. Martin Hiribarren Saratik hurbil dagoen Azkaingoa zen. Hiribarrenek -kidin formako aditz adjetiboak edozein aditzekin sortzeko ahalmena zuen, hau da, sufijo productivo delakoa edo atzizki emankor bat zen harentzat.

Hiribarrenek -kizun atzizkidun formak ere erabiltzen zituen: etorkizun eta errankizun, baina tankera honetakoak erabiltzen zituenean lexikalizaturik erabiltzen zituen.

Gaur egunean hizkuntzaren jabe den hiztunak -tasun zein -keria atzizkiez baliatuz hitzak sortzen dituen bezalaxe, garai batean Sara inguruko idazleek -kidin atzizkiaz horniturik hitzak sortzeko ahalmena zuten.

Kontua, ordea, besterik da.